Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gizakiak sortu duen ezagutza-eremurik zabalena da Internet baina, hori bai, gizaki guztiek ez dute eskura-eskura bertako uretan nabigatzea. Zenbaitetan web orriak, mundura begirako leiho zabalak izan ordez, ezin gaindituzko oztopo bihurtzen zaizkio minusbaliaturik dagoen gizakiari. Ez luke horrela izan behar, jakina. Teknologiari esker, teknologia jende gehiagorentzat egon daiteke eskura. Hiru dimentsioko konparazioak begi bistakoak dira: eskailera maila batzuen ordez arrapala bat egitea ez da garestiagoa, ez zailagoa ere, baina ez da beti horrela egiten.
EROSKI FUNDAZIOAk, inor erabat bazterturik gerta ez dadin, bere web guneak ahalik eta jende gehienarentzat topaleku bihurtzeko konpromisoa hartu duenez, nolabaiteko ezintasunik nozitzen duen pertsonari Interneten barrena nabigatzea errazago gera dakion berariaz prestatuak egon behar dute web gune horiek.
Etengabe bilakatzen ari da gure web gunea: gizaki ororentzat web eduki eskuragarriak sortzeko proiektuan nazioarteko estandarrak taxutzen dituen WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/WAI/) ekimenaren arabera ari gara lanean:
Bilakaera jarraitu hori dela medio, oraindik gure web gune guztiek ez dituzte betetzen estandar horiek %100ean; guztiek ez, baina gehienek bai.
Web gunea eskuragarriago bihurtzeko hainbat neurri hartu dira, hala nola:
Hona hemen web gunean eskuragarri dauden bidezidor nagusiak:
Tekla bitarteko bidezidorrak aktibatzeko era nabigatzailearen arabera aldatzen bada ere, hona hemen ohikoenak:
Web gunearen maketazioa aldatu da, testua ez ezik, web osoa ere nahi duen tamainara egoki dezan interesatuak. Aurkezpenaren tamaina handitu ez txikitu nahi izanez gero, horrela ere egin daiteke:
Testuak destinoa erabat deskribatzen ez duenean, estekadura gehienek title atributuak dauzkate, bere argibide eta guzti.
Posible den guztietan, testuinguruz kanpo ere adiera izan dezaten moduz idazten dira estekadurak. Nabigatzaile batzuek (JAWS, Home Page Reader, Lynx, Opera) uneko orritik estekadura-zerrenda atera eta bertatik erabiltzaileari nabigatzeko aukera ematen diete. Horrenbestez, estekadurak ez daude bikoizturik eta, bikoiztuta daudenean, eduki berberera doazen seinale.
Ez dago javascript sasi-estekadurarik: estekadura guztiak baliagarri daude zeinahi nabigatzailetan, are javascript bera baliagarri ez dagoenean ere.
Gure informazioa irakurtzeko edo eskuratzeko unean oztoporik baldin baduzu edo eskuragarritasuna aldez edo moldez hobe litekeela iruditzen bazaizu, jakinaraz iezaguzu, mesedez, gure kontaktu orrian.
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa