Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


  • Kokapen honetan zaude: Hasiera > Eroski > Eroski eta ingurugiroa 

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali
  • glosarioa

Ikasi birziklatzen kanpaina saritu dute

EROSKI FUNDAZIOAk Valentziako Generalitatearen esker ona jaso du ekimen ekologikoa babesteagatik

  • Última actualización: 25 de urria de 2007

Valentziako Generalitateko Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Saileko Aldaketa Klimatikoko zuzendari nagusia den Jorge Lamparerok eman zion esker oneko saria EROSKI FUNDAZIOAri, urri honetan hasi den "Ikasi birziklatzen" kanpaina sustatzeagatik. Parte hartu duten beste erakunde batzuk dira Ecoembes eta Ecovidrio.

Hondakinak birziklatu

Kanpainaren helburu nagusia Valentziako Erkidegoan hondakinak birziklatzeari buruzko heziketa eta informazio ekintza bat egitea. Horretarako erabili den tresna autobus handi bat da, barrutik ikasgela mugikor bihurtuta, zeinean 9 eta 11 urte bitarteko haur valentziarrek bideo tailer bat izango duten, ontzien zikloari jarraituz birziklatzearen munduan barneratzeko.

Tailerraren bidez bisitariek hondakin desberdinak dagozkien edukiontzietan sartzen ikasiko dute. Valentziako geografia osoan barrena Proiektua Alacant, Castello eta Valentziako biztanleei zuzenduta dago, eta institutu, ikastetxe eta udal aretoetan informazio saioak emanez garatuko da. Birziklatzearen garrantzia ezagutarazteko hainbat euskarri erabiliko dira, eta pertsona adituek publiko desberdinei ingurumen portaera errespetuzkoagoaren onurak azalduko dizkiete. Informazio orri, txartel eta jardueren bidez, hondakinak gaika biltzea eta berreskuratzea sustatzeko behar den informazioa banatuko da.

Urrian zehar autobusak Massanassa, Benidorm, L´Alfás del Pi, Bocairent, Burjassot, Almassora, Paiporta, Ontinyent, Chiva, Alberic, Moncofa, San Vicente del Raspeig, El Campillo eta Sedaví udalerriak bisitatu ditu.



Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du