Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Guk eta poltsak orain arte: 1991z geroztik...

Gaur egun 4 kontsumitzailetik 1ek EROSKIko poltsak berriz erabiltzea erabaki du, eta zuk?

Ordutik 2007ra arte poltsa berrerabilgarriak aukeratu ditugu erabilera bakarreko poltsak ordezkatzeko, aukerarik iraunkorrena delako.

Poltsa mota hauek oso harrera ona izan dute beti gure dendetan. Urrutirago joan gabe, 2007an plastikozko ia 2.700.000 poltsa gutxiago erabili genituen gure bezeroen laguntzari esker. Gainera, kamiseta itxurako poltsei (ohiko poltsak) koloragarrien zati handi bat kendu diegu; horrekin, urtean 63.000 kilo polietileno eta 75.600 kilo koloragarri aurreztu ahal izan ditugu.

Ondoren, 2008an, poltsa berrerabilgarrien erabilera zabaltzeko asmoz, WWWF/Adenarekin elkarlanean aritu gara, eta beste urrats bat egin dugu aurrera. Proiektu bat abian jarri genuen berrerabilgarri diren hiru poltsa mota denda gutxi batzuetan probatzeko. Gainera, erabili ez ziren plastikozko poltsekin aurreztutako dirua ingurumen alorreko proiektuetara bideratu genuen.

2009ko ekainetik aurrera, EROSKIko hipermerkatu guztietan ditugu eskuragai poltsa berrerabilgarriak. Eta 2009ko irailetik aurrera EROSKI/Center et EROSKI/City supermerkatuetan ere baditugu poltsa horiek.

Baina, gainera, hemendik aurrera zentimo bat deskontatuko dizugu erabiltzen ez duzun plastikozko poltsa bakoitzeko. Izan ere, EROSKItik ingurumenarekin errespetuzko portaerak izaten lagundu nahi dizugu.

Zuk irabazten duzu eta ingurumenak irabazten du.

gráfico bolsa azul


Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du