Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Bezeroen galderarik ohikoenak

Hauek izan dira kontsumitzaileek azaldu dituzten zalantza ohikoenak “Aurrezte Bikoitza: Zuk irabazten duzu, Inguruneak irabazten du”, kanpaina abian jarri denean.

  • EROSKIn zergatik kenduko ditugu betiko plastikozko poltsak? Poltsak berrerabiltzearen alde egin dugun apustuari bezeroek egindako harrera onak motibatzen gaitu. 2009ko irailaz geroztik, zentimo bat deskontatzen dugu erosketa ticketean bezeroak erabiltzen ez duen plastikozko poltsa bakoitzeko, eta, ekimena hain arrakastatsua izan da, denda batzuetan poltsak berrerabiltzen dituzten bezeroak gehiengoa dira dagoeneko.

    Uste dugu datuek ekimena berresten dutela: 2009az geroztik, gure bezeroek 42 milioi poltsa baino gehiago aurreztu dituzte, eta ia 200 tona CO2 isurtzea galarazi dute. Erabaki horretan eragina izan du baita ere aurki aldarrikatzekoa den arautegi batek, erabilera bakarreko plastikozko poltsak doan banatzea debekatuko duena, Europako zenbait herrialdetan gertatzen denaren antzera.
  • Noiz kenduko ditugu poltsak? Neurri hau pixkana zabalduko dugu gure denda guztietara. Egutegia zentro bakoitzean jakinaraziko da, zenbait aste lehenago, ustekaberik ez gertatzeko. Maiatzaren 31 ingururako "kamiseta" erako poltsa guztiak desagertua egongo dira gure denda guztietan.
  • Zer gertatuko da poltsa bakoitzeko erosketa ticketean egiten den 1 zentimoko deskontuarekin? Deskontua mantenduko dugu, gure bezeroei poltsak ez erabiltzetik sortzen den aurrezkia eramaten baitiegu. Zentimo bat da gaur egun poltsa bakoitza ematea kostatzen zaiguna eta, bezeroek ez badituzte erabiltzen, erosketako ticketean deskontatzen jarraituko dugu.
  • Zer alternatiba eskaintzen dugu 'kamiseta poltsak' ez erabiltzeko? EROSKIn poltsetarako alternatiba zenbait eskaintzen dugu, prezio eta berrerabiltzeko aukera desberdinekin.
  • Poltsa erosketa bakoitzean ordaindu behar da? Errafia txirikordatuzko poltsa berrerabilgarriarekin, esaterako, soilik erosten duzun lehenengo aldian ordaindu behar duzu. Balio ez duenean EROSKI denda bateko informazio puntuan entrega dezakezu, hori birziklatzen ardura gaitezen eta trukean zuri berri bat emateko. 15 erabileratarako plastikozko poltsari dagokionez, hori ere ez duzu erosketa egiten duzun bakoitzean ordaindu behar, ez delako behin bakarrik erabiltzeko.
  • Ideia ona al da plastikozko poltsa zaborretarako erabiltzea? Helmugarik egokiena edukiontzi horia da, handik jasotzen baitira, birziklatzeko. Zaborretarako erabiltzen badira, zabortegi eta erraustegietan amaituko dute, eta hori baino hobe da birziklatzea.
  • Poltsa berrerabilgarriak zein materialez egiten dira? EROSKIko poltsa berrerabilgarria %100 birziklagarria den material plastikoz egina da. Material plastikoaren aukerarik onena da, berrerabiltzea sustatzeko. EROSKIn hondakin plastikoak murriztearen alde gaude eta, horrenbestez, apusturik onena berrerabiltzea da.

Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du