Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2008an kontsumitzaileak bildu genituen kontsumoa eta ingurunea gaiaren inguruan eztabaidatzeko, EROSKIk martxan jarri zitzakeen ideia baliagarriak bilatzeko asmoz, eta kontsumitzaileek bere eguneroko ohituretan Ingurunearen alde bereganatu zitzaketen ekimen interesgarriak identifikatzeko.
17 KOIF izan ziren (Kontsumitzaileen Iritzi Foro), Espainia osoko 17 hiritan, eta 500 kontsumitzaile baino gehiagoren parte hartze zuzenarekin. Ahobatezko iritzien artean ageri zen erabilera bakarreko plastikozko poltsen gutxitzea zela, bai kontsumitzaileok, eta bai EROSKIk ere, aurre egin behar genion erronka nagusietako bat.
Bilera hauetako ondorioak eta EROSKIk emandako erantzuna han sortutako proposamenei, gero 45.000 kontsumitzaile baino gehiagorekin partekatu ziren, eta hauei baloratzeko eskatu, bai ondorioen garrantzia, nola EROSKIk hauei emandako erantzunaren egokitasuna. Horrela joan ziren kontsumitzaileen ekarpen berriak ere eransten, jadaneko bere bidea hartzen ari ziren ekintza zehatzei.
“Aurrezte Bikoitza: Zuk irabazten duzu, Inguruneak irabazten du” kanpaina, EROSKIk zentimo 1eko deskontua eginez erabiliko ez den poltsa bakoitzeko, banan- banan azaldu zaio 350.000 kontsumitzaile baina gehiagori, eta hauengandik ere jaso ditugu iritziak eta ekarpenak ekimena hobetze aldera.
Hilabete eskas batzuk pasatuta, 7.500.000 gara poltsak berrerabiltzea aukeratu dugun kontsumitzaileok, plastikozko poltsak aurreratzea, eta kutxako kontuan deskontua geureganatzea.
PlASTIKO POlTSEN MURRIZTEa BABESTEN DUTEN kontsumitzaile kopuruen garapena.

EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa