Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Helduentzat, Internet liburutegi baten antzekoa da, baina hura baino hobea; azken batean, Internet munduko liburutegirik handiena da. Bertan, gertatu berri diren albisteak gainbegira ditzakegu, bai eta edozein gairi buruzko informazioa bildu ere; baina, horrez gain, musika entzun, erosketak egin, mezu elektronikoak bidali eta beste hainbat gauza egin ditzakegu.
Gazteentzat, berriz, Internet herriko plazaren antzekoa da, hobea; izan ere, edozein herrialdetako jendearekin gera daitezke. Internet betiko lagunekin geratzeko leku bat da, lagun berriak egiteko, argazkiak trukatzeko, marmarrean aritzeko…; azken batean, jolasteko eta beste mila gauza egiteko lekua da.
Baina, noski, arretaz ibili behar dugu esaten dugunari edo esaten dugun lekuari dagokionez, Interneteko informazio eta baliabide guztiak ez baitira seguruak, ezta fidatzekoak ere; beraz, gurasoek toki seguruetan ibiltzen irakatsi behar diete beren seme-alabei, eta, aldi berean, haurrei heziketa egokia eman behar diete, teknologia hauek behar bezala erabil ditzaten.
Jostailuen aholkularitza pedagogikoa, 11 urte eta helduagoentzako oparitan asmatu
(PDF fitxategia, 1,6 Mb)
Internet eta telefonia mugikorran aholkularitza pedagogikoa, oparitan asmatu
(PDF fitxategia, 2,6 Mb)
Internet eta telefonia mugikorran aholkularitza pedagogikoa, oparitan asmatu
(PDF fitxategia, 2.6 Mb)
Actualidad Económica-k InfoJuego 2009 aukeratu du "Urteko Ideiarik Onena" sariketako onenen artean, sarien hogeita hamaikagarren edizioan
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa