Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zer da info jokoa?

infoJokoa EROSKIren kanpaina bat da. Kanpaina horrekin kontsumitzailea prestatu eta informatu nahi da Kontsumo Gelak programaren barruan. Kontua da kontsumitzaileari aholku ematea haurrei oparitzeko bideojokoak, jostailuak, telefonia mugikorra eta teknologia modu arduratsuan erosteko.

Kanpainaren barruan, informazioa honela aurkituko duzu:

  1. Eska ezazu, normalean joan ohi zaren EROSKI Hipermerkatuan, jostailuak erosteko Aholkularitza Pedagogikoaren Gida.
  2. Bila itzazu aholku nagusiak dendako apalategietako informazio karteletan, produktuen ondoan.
  3. TEROSKI CONTIGO aldizkarian badago erreportaje luze bat gaiari buruzkoa.

Gainera, Aholkularitza Pedagogiko Pertsonalizatua ematen duen zerbitzua duzu eskura, zalantzak argitzeko eta behar duzun informazio pedagogiko gehigarri guztia jasotzeko:

  1. Aholkularitza Pedagogiko Pertsonalizatuaren telefonoa: 902 540 846. Goizez, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 15:30etatik 19:30etara
  2. infoJuego Aholkularitza Pedagogikoan diharduen aditu bat zuri laguntzeko prest dago normalean joan ohi zaren EROSKI Hipermerkatuko bideojokoen sailean. 150etik gora pedagogok eta psikologok zure zalantzei erantzungo diete eta adin bakoitzerako egokienak diren bideojokoez aholku emango dizute, abenduaren 5etik urtarrilaren 5era arte.
  3. Ezintasunen bat daukaten haurrentzako jostailuei buruzko informazio espezializatuagoa behar izanez gero, ez izan zalantzarik infoJuego Aholkularitza Pedagogikoa erabiltzeko, haiengan ere pentsatu dugu eta.

zeintzuk baldintza bete behar ditu jostailu on batek?

  1. Haurraren gustu eta beharretara egokitu behar du.
  2. Haurraren adinerako eta daukan heldutasun mailarako egokia izan behar du.
  3. Askotariko tipologia eduki behar du, hala gehiago ikasten da eta.
  4. Balio ludikoa izan behar du. Jostailuek, haurrak dibertituz ikas dezan balio dute.
  5. Sendoa eta luzaroan irautekoa izan behar du.
  6. Segurua izan behar du. Indarreko segurtasun arautegia betetzen duten jostailuek ontzikian CE marka eraman behar dute inprimaturik.
  7. Sexuari dagokionez, bereizkeriarik egin barik aukeratu behar da.
  8. Gomendagarria da gerra-gaiei buruzko erreferentziak ekiditea.
  9. Azkenik, gogoratu EROSKI edo antzeko konfiantzazko establezimendu batean jostailuak erostea beti dela berme bat.

“Urteko ideiarik onena”-ren saria

Actualidad Económica-k InfoJuego 2009 aukeratu du "Urteko Ideiarik Onena" sariketako onenen artean, sarien hogeita hamaikagarren edizioan

Alejandro Martínez Eroski Gizarte Erantzunkizuneko Zuzendaria


Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du