Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Bideo-jokoen boterea

80. hamarkadan bideo-jokoak merkatuan sartu zirenetik, ez da atzera egin; iritsi eta bertan geratu ziren.

Bideo-jokoen bilakaera etengabea da eta, gaur egun, aukera erakargarriak ditugu eskura; noski, arrakasta handia dute gazteen artean…, eta hain gazte ez direnen artean.

Izan ere, bideo-jokoek gizartean kezka apur bat eragin badute ere, gaur egun ez zaigu arraroa egiten gazte-taldeak edo familiak kontsolaren inguruan jokatzen ikustea.

Eskaintza zabala, bertsio ugari eta edukiei nahiz baldintza teknikoei buruzko zalantzak direla-eta, ez da erraza bideo-jokoa erostea. Nolanahi ere, PEGI kodea indarrean sartzeari esker, guraso eta hezitzaileok informazioa dugu bideo-joko bakoitzaren edukiei nahiz horiek transmiti ditzaketen balioei buruz.

Baina, ez ahaztu, bideo-jokoa ez da ona gazteenen trebetasunak garatzeko soilik; horrez gain, aitzakia bikaina izan daiteke seme-alabekin denbora apur bat pasatzeko.

Jada ez gaitu harritzen familia osoak kontsolaren inguruan jolasten ikusteak

Informazioa izatearen garrantzia

Jolasa eta jostailuak osagarri giltzarriak dira norbere nortasunaren osaeran. Horregatik da garrantzitsua ongi informatua egotea; jakin, zein jostailu mota diren egokienak gure seme-alaba, iloba edo bilobarentzat, honen adinaren eta beharren arabera.

Jostailu egokiak hauta ditzazun, INFOJOLASAK izeneko aholkularitza pedagogikoa jasotzeko aukera ematen dizu EROSKIk.

Pedagogo adituek emango dizute jakin behar duzun informazio guztia jostailuen gainean, bideojoko, ordenagailu, ekipo elektroniko, telefonia mugikor eta abar guztien gainean. Inbertsio ona egitea delako jostailua ongi aukeratzea.

#

Bideo-jokoek entretenitu eta hezi egiten dute

Bideo-jokoaren helburu nagusia entretenitzea da, baina gainerako jokoek bezala badu heziketa-ahalmena ere.

Hau da, bideo-joko baten bidez, balio egokiak lantzen dira, esaterako: hobetzeko grina, eskuen abilezia, kontzentrazioa, erreflexuen bizkortasuna, azterketa eta plangintza…

Arrazoitzeko bizkortasuna garatzen laguntzen du, bai eta konstantzia lantzen ere. Gainera, ezagutzak lortzen dira (hizkuntza espezifikoak, sinboloak…); horien bidez, protagonista parte aktibo bihurtzen da, eta ingurukoen onarpena lortzen du.

Bideo-jokoek arrazoitzeko bizkortasuna garatzen dute

#
  1. Jokalaria inplikatu egiten da, erabakiak hartzen ditu, ekintzak gauzatu eta trebetasunak garatu.
  2. Emaitzak nahiko erraz lortzen dira denboraz eta ahalegina eginez, helburua lortu ohi da.
  3. Trebetasun psikomotorrak lantzen dira; zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta hobeto egingo da.
  4. Hizkuntza espezifiko bat ikasten da beste pertsona batzuekin erlazionatzeko.
  5. Begien eta eskuen arteko koordinazioari nahiz trebetasun espezifikoen garapenari mesede egiten dio, eta, horrez gain, “ikasten ikasten” du jokalariak.
  6. Nork bere buruarengan konfiantza handiagoa izaten laguntzen du, baita gizartearen onarpena lortu ere.

Aholku baliagarriak

  1. Onuragarriak al dira?
    Bideo-jokoen ondorio onuragarriak honako baldintza hauen mende daude, neurri handi batean: gurasoen inplikazioa, jokoaren aukeraketa, edota zenbait aldagairi buruzko arauak adostea (denbora, espazioa, posturak, distantziak…).
  2. Barietatea
    Saia zaitez era askotako bideo-jokoak izan ditzaten, hainbat trebetasun eta abilezia izatea eskatzen dutenak eta horiek garatzen laguntzen dutenak.
  3. Errealitatea eta fikzioa bereiztea
    Zenbait haur gehiegi identifika daiteke bideo-jokoetako heroiekin; beraz, garrantzitsua da errealitatea eta fikzioa bereizten irakastea.
  4. Argiztapen egokia duten espazioetan jokatzea
    Saia zaitez, etxean, guztientzako eremuetan eta argiztapen egokia duten lekuetan joka dezaten; gainera, ahalegindu zaitez pantaila distantzia egokira egon dadin.
  5. Zaindu edukiak
    Erreparatu azaleko PEGI kodeari; horren bidez, bideo-jokoaren edukiei buruzko informazioa lortuko duzu. Gure seme-alabek zertan jokatzen duten, zer eduki erabiltzen dituzten, zer-nolako balioak jasotzen dituzten, zer trebetasun eta abilezia garatzen dituzten edota zer erronkari aurre egin behar dioten; hori guztia jakitea funtsezkoa da ezagutzeko eta orientatzeko.
  6. Kontrolatu denbora
    Beste jarduera batzuekin konbinatuz, astean 3 edo 4 ordu jokatzea nahikoa da; denbora gehiago jokatuz gero, interesgarriak diren beste jarduera batzuetatik urrun daitezke gure seme-alabak.
  7. Copyright
    Ez izan arazorik; saihestu kopiak, faltsifikazioak edo Interneteko deskarga ilegalak.
  8. Taldean jokatzea
    Zenbait bideo-joko taldean jokatzeko dira. Horiek egokiak dira sozializatzen ikasteko; sozializazioa funtsezkoa da emozionalki hazkunde ezin hobea izan dezaten. Gainera, taldean jokatuz, haurrarekin denbora pasa ahal izango duzu, modu natural eta dibertigarrian.
#

Informazio-etiketak

PEGI informazio-kodea

PEGI kodea Europako informazio-sistema bat da, bideo-jokoak adinaren eta edukien arabera sailkatzen dituena.

2003. urtean sartu zen indarrean, eta, ordutik, funtzionamenduan den informazio-kode zorrotzena da.

Kode horren helburua bideo-jokoen aukeraketa erraztea da. Jokoaren karatula bakoitzean aurkitu dituzu PEGI kodearen zigiluak, jokoaren edukiak deskribatu eta horiei buruz ohartarazten dutenak. Informazio-kode hori oso erabilgarria da, txikienek beraientzat egokiak ez diren edukiak jaso ez ditzaten

Adinaren adierazleak

Honako hauek dira adinaren araberako adierazleak; horiek bideo-jokoen edukiak 3, 7, 12, 16 eta 18 urtetik gorakoentzat sailkatzen dituzte.

#

Eduki-adierazleak

Hauek dira bideojokoen edukien gainean ohartarazten gaituzten zigiluak.

  • #

    Hizkera lohia
    Jokoan biraoak agertuko dira.

  • #

    Sexua
    Jendea biluzik edo larrua jotzen ageri da.

  • #

    Beldurra
    Haurrak izutu edo ikaratu daitezke.

  • #

    Drogak
    Drogei erreferentzia egiten zaie edo drogen erabilera erakusten da.

  • #

    Bereizkeria
    Jolasean ageri diren zenbait irudik edo materialak diskriminazioa susper dezakete.

  • #

    Indarkeria
    Indarkeriazko irudiak ageri dira.

  • #

    On line
    Jolastu ahal izateko interneterako konexioa behar da.

  • #

    Jokoa
    Jolasa sustatzen dute edo jolasean ibiltzen irakasten dute.

“Urteko ideiarik onena”-ren saria

Actualidad Económica-k InfoJuego 2009 aukeratu du "Urteko Ideiarik Onena" sariketako onenen artean, sarien hogeita hamaikagarren edizioan

Alejandro Martínez Eroski Gizarte Erantzunkizuneko Zuzendaria


Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du