Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
A Gripea ohiko hizketa gai bihurtu zaigu dagoeneko gure artean. Hedabideek informazio eguneratua ematen digute gripeak munduan daraman garapenaren inguru. Baina, zer da A Gripea? Zertan da urtaroko gripearen desberdin? Eta batez ere, zer egin liteke gripe mota honi aurre hartzeko?
Zer da A Gripea?
H1N1 Gripea, A Gripea bezala ezagutzen duguna, zenbait birus-anduiren konbinaketak, orain arte inoiz eman gabekoak, eragiten duen gaixotasuna da.
Bai urtaroko gripea, nola A Gripea, gaixotasun epidemikoak dira, hainbat birusen konbinaketaren ondorioz sortzen direnak. Desberdintasuna da A Gripea halako konbinaketa berri batek eragin duela, eta hain zuzen berria delako ez gaude immunizatuak honen aurrean.
Bai. Prebentzio neurriak hartu ditzakegu A Gripearen aurrean. Jarraibide higieniko errazak dira, baina garrantzi handikoak geure burua ondo babesten laguntzeko.
Pdf. fitxategia (11.6Mb)
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa