Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Espainia osoko 50.000 kontsumitzaile baino gehiagok parte hartu dute UNICEF erakundeak Bolibian eskola adinean dauden neska-mutikoen artean 80.000 koaderno eta arkatz-sorta baino gehiago banatzeko.
"Heziketa orain" kanpaina amaiturik, Eroski Taldea Fundazioa pozik agertu da kontsumitzaileen aldetik 50 Eroski hipermerkatuetan eta 150 Consum supermerkatuetan izan den partehartze handia ikusita.
Helburua oso handia zen arren, erruz bete da eta 80.000ra iritsi da Bolibiara bidaltzeko bildutako koaderno eta arkatz-sorten kopurua. Fundazioak konpromisoa hartu bezala, koaderno eta arkatz-sorta horietatik 20.000 Eroski Taldeak berak eman ditu.
Bildutako material guztia Espainiako UNICEFi emango zaio eta erakunde hori arduratuko da Bolibiara bidali eta herrialde hartako eskola-umeen artean banatzeaz.
Eroski Taldea Fundazioak 2000, 2001 eta 2002 urteetan zehar egindako eskolatze kanpainen emaitzek oso zifra baikor eta solidarioak erakusten dituzte: 85.000 testu-liburu, 30.000 Euro eta 80.000 koaderno eta arkatz-sorta.
Relacionadas con este artículo:
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa