Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


  • Kokapen honetan zaude: Hasiera > Eroski > Eroski eta elkartasuna 

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali
  • glosarioa

EROSKI FUNDAZIOAren Boluntariotza Planaren deialdia

Solidaritate alorrean gure ekimenak bultzatu nahi dituen proiektua: langileei eta Fundazioaren Lagun-Bazkideei zuzenduta Boluntariotza Plana abiarazi dugu

  • Última actualización: 24 de maiatza de 2006

Zer da boluntariotza?

Boluntariotza desberdintasunik gabeko gizarte baten eraikuntzarako gakoetako bat da; gizaki bezala garatzen laguntzen digun ekintza altruista.
EROSKIn, gure filosofiari jarraiki, elkartasuna eta lankidetza bezalako baloreak babestu eta sustatzen ditugu. Hala, EROSKI FUNDAZIOTIK, EROSKI osatzen dugun langile guztioi eta Fundazioaren lagun-bazkideei zuzenduta Boluntariotza Plana abiarazi dugu.

Zer da boluntariotza plana?

Solidaritate alorrean gure ekimenak bultzatu nahi dituen proiektu hau, EROSKIk enpresa, bezeroak eta langileak inguruarekin lotzeko duen konpromiso sendoaren adierazgarri da.

Zertan datza boluntariotza programak?

Opor garaia gizarte ekintzetan, Eroskirekin elkarlanean haritzen den GKE batekin emateko prest eta elkartasunarekin arduratuta dauden pertsonei zuzendutako programa bat da esku artean dugun hau.
Aukeratutako GKEa, oraingoan ere, 'Federación Niños del Mundo' da. Giza garapen iraunkorraren eta nazioarteko elkartasunaren alde lanean aritzen den erakunde hau ondorengo hiri eta komunitate autonomoetako GKEek osatzen dute: Madril, Toledo, Asturias, Galizia, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Albacete, Valentzia, Ciudad Real eta Cuenca.
EROSKIren Boluntariotza Plan Korporatiboaren funtsa boluntario orok errespetatu beharko duen Printzipio eta Baloreen Kodearen adierazpen argian islatuko da, besteak beste.

Zer egin behar dut parte hartzeko?

1.- Hautagaitza aurkeztea: kainaren 2arte (postaren data).
Formularioa ( jaitsi bertatik ) eta gutuna aurkeztu behar da. Gutunean, oinarrizko datu pertsonalez gain, profilen lehenengo aukeraketa egiteko balioko duen informazio garrantzitsuagoa ere eskatuko da.
2.- Hautaketa prozesuaren bigarren fasean, lehenengo aukeraketa pasatu dutenei elkarrizketa egingo zaie, beraien giza- eta gizarte-gaitasunak ezagutzeko.
3.- Lantegia: aurreko bi faseak pasatzen dituzten pertsonak asteburu batean burutuko den prestakuntza-lantegi batera deituak izango dira, behin betiko aukeraketa aurreko azken pausoa burutzeko. Lantegirako aurreikusitako data: ekainak 23-25.

Nora bidali:

EROSKI FUNDAZIOA
Boluntariotza Plana- EROSKI FUNDAZIOA
Bº San Agustín, s/n
48230 Elorrio

Edozein argibide nahi izanez gero:
E-mail: atencion@fundacioneroski.es



Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du