Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali
  • glosarioa

Ireki da nazioarteko eskuartzeetarako finantzazio programaren deialdia

Urriaren 31n amaitzen da herrialde pobretuetan eskuartze zuzeneko ekintzak edo garapenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio eta heziketarako ekintzak finantzatzeko eskaerak aurkezteko epea.

  • Última actualización: 19 de abendua de 2003

Garapenerako arazorik gehien duten herrialdeei laguntzeko hartutako konpromisoaren barruan, garapenaren aldeko eskuartzeak edo sentsibilizazio ekintzak egitea helburu duten erakundeen proiektuak finantzatzeko bekak atera ditu aurten ere Eroski Taldea Fundazioak.

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 1ean ireki da eta hilabetez izango da zabalik. Erabakia behar bezala jakinaraziko da.

Finantziazioa jasotzeko aukera duten garapen ekintzak honako esparru hauetakoak izango dira:

· Herrialde pobretuetako zuzeneko eskuartzeak.
· Garapenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, mobilizazio eta heziketarako ekintzak.

Proiektuek honako ildo nagusi hauen ingurukoak izan beharko dute:

· Bidezko Merkataritza.
· Produkzio, komertzializazio eta kontsumorako kooperatiba-ekimenak.
· Herrialde ahuletako bizilagunen heziketa eta prestakuntza.

Jarduera-eremu horietatik kanpo dagoen ekimenik eta aipaturikoak ez diren jardueretan diharduten kooperatiba-ekimenik ere ez da finantzatuko.

Hautagaien baldintzak

Behar bezala eratu eta erregistraturik egon eta egoitza soziala Espainian duen erakunde oro aurkeztu ahal izango da deialdi honetan, irabazi asmorik izan ez eta nazioarteko elkartasun eta garapenaren esparruan lan egiten badute.

Helbidea eta data

Aurkezturiko proiektu guztiak honako helbide honetara bidali beharko dira urriaren 31 baino lehen:

Eroski Taldea Fundazioa
Erantzukizun Sozialeko arloa
San Agustin auzoa z/g
48230 Elorrio (Bizkaia)

Proposamenekin aurkeztu beharreko dokumentazioa

Deialdiaren oinarriak (PDF)
Herrialde pobretuetarako zuzeneko interbentzioko ekintzak aurkezteko formularioa (PDF)
Garapenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, mobilizazio eta heziketarako ekintzak aurkezteko formularioa (PDF)

Eskaerak betetzeko jarraibideak

Jarraibidea. (PDF)

Eskaerak betetzeko orria

Eskaera-orria. (PDF)

Eroski Taldea Fundazioaren ekimen hau Nazioarteko Lankidetza Programaren barruan dator, Bolibiako eskolarizazio Kanpaina , Bidezko Merkataritzari buruzko informazio Kanpaina , edo hondamendi naturalak jasan dituzten herrialdeetarako fondoak biltzera bideratuak bezala Eroski Taldea Fundazioak aurrera daraman erantzukizun sozialaren arloko lana hain zuzen ere.


Zona relacionada


Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du