Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali
  • glosarioa

Bidezko merkataritza

Eroski Taldea Fundazioak eta Intermón Oxfam-ek Bidezko Merkataritzari buruzko III. Informazio Kanpaina abiaraziko dute martxoaren 22an

Taldeko denda guztietan informazio puntuak jarriko dira, eta horietan Bidezko Merkataritzako produktuak ere erosi ahal izango dira, baita Bangladesheko emakumeek egindako eta "Cailu"-ko emakume langileek serigrafiatutako elastikoak ere.

  • Fecha de publicación: 23 de martxoa de 2004

Eroski Taldea Fundazioak eta Intermón Oxfam erakunde humanitarioak aurten ere kanpaina nazionala abiaraziko dute, Bidezko Merkataritza ezagutarazteko helburuarekin. Eroski taldeko denda guztietan informazio puntuak jarriko dira, eta horietan erakunde humanitarioak lantzen dituen Bidezko Merkataritzako produktuak ere erosi ahal izango dira. Aurtengo nobedadea "Bidezko Merkatzaritzako elastikoak" izenezko ekimena izango da, herrialde pobreekiko konpromisoa eta Espainian genero bortxakeriaren biktima diren emakumeen aldeko jarduera uztartzen dituena. Kanpaina martxoaren 22an hasi eta apirilaren 4an amaituko da. Bidezko Merkataritzako elastikoak

Kontsumitzaileek bidezko merkataritzari eta bere produktuei buruzko informazioa izango dute eta, aldi berean, 'Bidezko Merkataritzako elastikoa' erosi ahal izango dute, 3 euroren truke. Alde batetik, ekimena Bangladesheko emakumeen aldekoa da, elastikoak egiten dituzten lantegietan lanaren truke soldata justua irabaz dezaten. Intermón Oxfam-ek BRAC-Bangladesh Rural Advancement Comittee GKEri erosten dizkio kamisetak, Bidezko Merkataritzako irizpideetan oinarrituta. Beste alde batetik, serigrafia "Cailu"- Centro Andaluz de Integración Laboral Unificada-ko langileek egiten dute, eta horiek genero bortxakeriaren ondorioz ezinduta geratu diren emakumeak dira.

BRAC

Bangladesh Rural Advancement Comittee-BRAC bere herrialdean ofizialki onartutako GKE da, eta hainbat garapen proiektu bideratzen ditu. Bi helburu nagusi ditu: batetik, pobrezia desagerraraztea eta, bestetik, arazo larrienak dituzten biztanleei beren garapenaren aktore nagusi izateko behar dituzten baliabideak eskaintzea. 1978an, AARONG merkataritza dibisioa sortu zen, "herriaren merkatua", ekoizle pobretuentzat lanpostuak eta diru sarrera egonkorrak sortzeko helburuarekin (nekazaritza guneetan, batez ere), eta estatuko merkatuan eta atzerrian leku egiteko helburuarekin.
Gaur egun, BRAC-Aarong-ek 350 ekoizle talde eta enpresa txikiri baino gehiagori ematen die zerbitzua, batez ere emakumeei. Bidezko merkataritzako elastikoak 100 langiletik beherako lau enpresa txikitan egiten dituzte. Bidezko merkataritzari esker, Bangladesheko emakume horiek, jasotzen duten soldatarekin, familia duintasunez ateratzen duten aurrera.

CAILU

"CAILU" enpresa berria da, eta Andaluziako Juntako Enplegu eta Garapen Kontseilaritzak Enplegu Zentro Berezitzat du. Zentroaren helburua minusbaliotasunei oro har eta etxeko genero indarkeriari bereziki irtenbide eraginkorrak ematea da. Biolentzia egoera horiek pairatzen dituzten emakumeak askotan ezinduta geratzen dira, eta gizarteratu eta errehabilitatzeko arazo larriak dituzte. Horregatik, "CAILU"k lan munduratzearen aldeko apustua egiten du, kolektibo hori gizarteratu dadin lortzeko, eta, horrela, autoestimu balioak eta bere buruan duen konfiantza indartzeko, independentzia ekonomikorako atea zabalduko dien prestakuntza profesionalaren bidez.

Bidezko Merkataritza Eroskin

Azken urteetan Espainian Bidezko Merkataritzako salmenten bolumenak goranzko joera argia duela erakusten du; izan ere, azken bost urteetan %60,84 hazi da, eta bilakaera nabarmena da: 1999an 1.972.702 euro bildu ziren, eta 2003an 3.172.813 milioi eurorekin itxi zen ekitaldia. Azken ekitaldi horretan salmenten hazkundea %34,42 izan zen, 2002an 2.360.337 euro bildu baitziren.
Eroski Taldeko dendetako salmentak ere bilakaera azpimarragarria izan du azken hiru urteotan: 2001ean guztira 51.086 euro bildu ziren, eta gutxi gorabehera 10.000 kontsumitzaile izan zituen; 2002an salmenten bolumena 120.200 euroraino hazi zen, eta 18.900 pertsonak hartu zuten parte; eta iaz salmenten zifra 180.303 eurora igo zen, eta guztira 21.500 kontsumitzailek hartu zuten parte.

Bidezko Merkataritza eta Intermon Oxfam

Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritza konbentzionalerako hurbilpen alternatiboa da. Lankidetzako harreman komertziala da, eta merkatuan zailtasunak dituzten eta kanpoan geratzen diren ekoizleen garapen jasangarria bilatzen du. Helburu hori lortzeko, merkataritzako baldintza hobeak ezartzen dira, eta gizartea sentsibilizatzeko eta alternatiba sustatzeko kanpainak egiten dira.
Intermón Oxfam erakundearen iritziz, Bidezko Merkataritza kooperaziorako beste tresna bat da, erakundearen ildo nagusietako batean kokatzen dena: biztanleria pobretu eta ahulenentzako alternatiba ekonomiko jasangarriak bilatzea. Honen antzeko informazio kanpainek aukera ematen diete kontsumitzaileei alternatibak ezagutzeko eta horren arabera erabakitzeko, kontsumitzeko ohiturak aldatzeko eta pertsona guztien oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak errespeta daitezen exijitzeko.


Zona relacionada


Orrialde honen baliabideak

Dena Eroski-ri buruz, www.eroski.es-en



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du