Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Kanpaina: "Maskotak, ongizatea"
Andaluziako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteen Federazioak hitzaldi labur bat eskainiko du egoera pertsonalak eta familiarrak hobetzeko gomendatzen diren maskoten eta animalien onurei buruz
"Maskotak, ongizatea" kanpainaren barruan, EROSKIren Idea Sanak, Andaluziako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteen Federazioarekin elkarlanean, Maskoten Lehenengo Lehiaketa deitu du. Ekitaldia hilaren 19an eta 26an egingo da, biak ostiralak, Sevillako Alcala de Guadairako eta Malagako Eroski zentroetan hurrenez hurren, eta Andaluziako Federazioko kideak, Eroski Taldea Fundazioko Lagunak eta eskualdeko ikastetxeak gonbidatu dituzte.
Joan zen udan abiarazi zuen EROSKIren Idea Sanak kanpaina hau, uda partean animaliak abandonatzeko dagoen ohitura tamalgarriaz kontzientziatzeko helburuarekin. Huraxe izan zen konpromisoaren hasiera animaliek pertsona adinduen zein umeen osasunerako dituzten onurez informatzeko.
Lehiaketa arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Hiru maila ezarri dira: txakurrak, katuak eta hainbat animalia. Epaimahaia hiri bakoitzeko EROSKI hipermerkatuko gerenteak, Federazioko arduradun batek eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute.
Kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, eta horrek irabazleek hotel batean egonaldia izango dutela esan nahi du.
Ekitaldian zehar, Andaluziako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteen Federazioko ordezkariek hitzaldi labur bat emango dute maskotek bizitza familiarrari ekartzen dizkioten onurei buruz, eta pertsona edadetuentzako konpainia gisa eta haurren heziketarako elementu gisa duten garrantzia nabarmenduko dute. Gai hori sakontzeko, adituek zehaztu egingo dute egoera pertsonal eta familiarraren arabera zein diren gehien komeni diren animaliak eta horien onurak.
Gaur egun Estatu espainiarreko familien %42k txakurra edo katua dute. Datu hori zenbait azterketatan oinarrituta dago, zeinetan konpainiarako animali gisa erroldatuta 4 milioi txakur eta 3 milioi katu daudela kontabilizatzen den. Maskota bat duen pertsonak familiakotzat hartu izan ohi du, eta izena jarri, elikatu eta hitz egin ohi diete; funtsean, bizitza osorako konpromisoa hartzen dute.
Hainbat azterketak, gainera, maskotek haurrei hazten eta arlo desberdinetan garatzen lagun diezaieketela erakutsi dute, baita garapenaren etapa desberdinetan laguntzen ere.
2000ko irailean egindako analisi batek ondorioztatu zuen etxeko animaliek konpainia ematen dutela, hartutako afektua erruz itzultzen dutela, eta haur eta gazteei errutina eta erantzukizunaren kontzeptuak sartzen laguntzen dutela. Izaki bizidun batekin harremanetan jartzen gara, eta hori bakarra eta errepikaezina da behar, nahi, grazia eta edonolako ezaugarriei dagokienez. Gainera, maiz, etxeko animaliek berez etxetik irtengo ez liratekeen pertsona asko pasearazten dituzte eta, are gehiago, oso lagungarriak izan daitezke arazo psikologikoak edo gaixotasun luzeak jasaten ari direnentzat.
Zer egin behar dut maskota bat erosi aurretik? Nola bizi horrekin etxe barruan? Prestaturik al nago maskota bat izateko? Zer portaera dute animaliek gizartean? Zer betebehar hartzen dut? Horiek dira gidak erantzuten dituen galderetako batzuk, eta gainera analisi zehatza eta aholkuak ematen ditu txakur, katu, hegazti, arrain, narrasti eta karraskariei buruz.
Gida Eroskiren saltokietan eros daiteke, eta CONSUMER-en web orrian ere aurki daiteke osorik, helbide honetan "casi todo sobre mi mascota".
Relacionadas con este artículo:
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa