Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gizeneriari aurrea hartu; EROSKI Ideia Osasuntsuaren kanpaina berria
Ekimen osasuntsuaren helburua 1 milioi kontsumitzaile baino gehiagorengana iristea da bizi aztura onuragarrien gida eskaintzeko helburuarekin
EROSKI Osasuntsuak "Gizeneriari aurrea hartzea ideia osasuntsua" izeneko kanpaina abiarazi du, Espainiako Bihotzaren Fundazioaren lankidetzarekin eta dietista eta nutrizionisten Espainiako Elkartearen, Diabeteserako Fundazioaren eta Egunean 5 ekimenaren laguntzarekin. Hiritarrei bizi aztura osasuntsuak hartzeak duen garrantziaz kontzientzia hartu araztea da helburua. Eta hain zuzen ere era osasuntsu eta orekatuan elikatzea da aztura azpimarragarrienetako bat.
Urtebeteko iraupena izango duen ekimen honi esker, zuzenean 1 milioitik gora kontsumitzailerengana iristea espero da. Horretarako ekintza ugari egingo dira, esate baterako, Ideia Osasuntsua Eskolak (eskoletan egingo diren ordu beteko solasaldiak) eta estatu osoan egingo diren foro ezberdinak, medikuak, nutrizionistak eta psikologoak parte hartuz. Horrenbestez, Eroski Ideia Osasuntsuak salmenta puntuetan banatuko diren foiletoak emango ditu argitara.
Beste ekintzetako bat Taldeko dendetan informazio stand edo puntuak ezartzea izango da kontsumitzaileen zalantzak argitze aldera. Puntu horietan elikadura adituek kontsumitzaileei arreta emango diete. Halaber, ardatz nagusitzat gizeneria izango duten lankidetza bekak bultzatuko dira.
Relacionadas con este artículo:
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa