Saltar el menú de navegación e ir al contenido

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Buscador

logotipo de fundación

Canales de EROSKI CONSUMER


Estás en la siguiente localización: Portada >

cicuta

  • Autor: Por
  • Fecha de publicación: miércoles 10 abril de 2019

Guillermo Echegarayk, Nafarroako Unibertsitatetik Filosofian doktore eta Erromako Unibertsitate Gregoriarretik Psikologian lizentziadun, kolore biziz margoturiko bere kontsultan egunetik egunera laguntza bila doazkion neska-mutiko, nerabe, guraso, ezkongabe, dibortziatu eta alargun gehiago hartzen ditu. Liskar eta gatazkak konpontzeko lanabesak eskainiko dizkien espezialista batengana jotzeko erabakia hartu duten pertsonak dira horiek. Edo, agian, zorrotzegi gertatzen zaien gizartearen egunerokotasunean bizi ahal izateko makuluaren premia duten gizakiak, besterik gabe.

Psikologoarenganako bisita aresti arte tabu kontua bazen ere, gizartearen bilakaerak desdramatizatu egin du: horien laguntza eskatzea ahuleziaren seinale edo oreka mentalean alterazio latza nozitzen dutenei bakarrik onarturiko praktika zelako ideia suntsitu da. Echegaray psikologoaren iritziz, gauzak horrela izatea ulertzeko kontuan hartu behar da gizarte honetan gizakiak bere aldaketen subjektu aktibo izan nahi duela, bere garapen pertsonala patuak, denboraren joanak edo etsipenak determinatzeari aurre egiten dio.

Al publicar un comentario aceptas la política de protección de datos

Te puede interesar:

Infografías | Fotografías | Investigaciones