Saltsa hitza latinezko salsus hitzetik dator, gatzez ondua esan nahi baitu. Saltsak azken ukitua dira, eta, kasu honetan, plater prestatu edo gordin bat osatzen dute, ñabardura, testura eta zapore gehiagorekin.
Olio-saltsa ziapearekin
Honela prestatzen da: 2 koilarakada oliba-olio, koilarakada bat dijòn, koilarakada bat limoi-zuku eta beste koilarakada bat ozpin, gatza eta piperbeltza. Osagai guztiak batera irabiatu behar dira, sardexka baten edo pastelgintzako hagatxo batzuen laguntzarekin. Saltsa hau oso ondo konbinatzen da mota guztietako entsaladekin eta barazki gordinekin.
Tomate-ozpin-saltsa
Honela egiten da: 100 g tomate birrindua, 2 koilarakada oliba-olio birjina eta 1 sagar-ozpin, gatz eta piperbeltz. Osagai guztiak irabiagailuaren laguntzaz pasatu behar dira, krema garratz bat osatu arte. Saltsa hau ezin hobea da entsaladetarako.
Jogurt-saltsa
Honela prestatzen da: jogurt natural bat, limoi erdi baten zukua, 2 koilarakada oliba-olio, perrexil xehatua, gatza eta piperbeltza. Osagai guztiak nahasi eta irabiatu egin behar dira, saltsa homogeneoa lortu arte.