Erditu berri diren ama askok diote unerik mingarriena ez dela erditzea, umea elikatzea baizik. Bularretako arrailak, bularretako hodien buxadura eta bularrean esnea pilatzea dira aukera hori uzteko eta haurra biberoiarekin elikatzeko arrazoi ohikoenak. Goranzko joera horren aurrean, Osasunaren Mundu Erakundeak eta UNICEFek mundu osorako deia egin dute gobernuek amagandiko edoskitzea bultza dezaten emakumeen artean: esne horrek substantzia bakarrak dituela diote, hala nola zelula biziak (makrofagoak), bularreko haurrari artifizialki eman ezin zaizkion hormonak eta antigorputzak. Gainera, bularra emateak ama babesten du: bularra ematen duten emakumeek arrisku gutxiago dute erditze ondoko anemia, obulutegietako minbizia, bularra eta osteoporosia izateko.