Arroza egurrean erromeroarekin eta ezkaiarekin

Prestaketa
Berotu olioa zartaginean eta erregosi baratxuri-burua eta piperra tiratan moztuta, eta bereizi.
Erregosi untxia oso zatitua olio berean eta bereizi.
Jarri sutan 5 litro ur eta egosi untxia 30 minutuz.
Zartagineko olio berean frijitu bi tomate birrindu eta bota guztia (tomatea eta olioa) untxia irakiten dagoen lapikora.
Egosteko azken bi minutuetan, gehitu erromeroa, ezkaia, gatza eta piperrautsa. Itzali sua eta utzi 10 minutuz pausatzen. Behar izanez gero, probatu eta indartu gatza.
Barbakoan edo tximinian, mahatsondo-adar lehorrak (xiridoak) dituen sua pizten da, eta 60 cm-ko diametroko paellero bat jartzen da. Lurruntzean 4 litrotara murriztuta geratu den lapikoaren edukia bota egiten da.
Irakiten hasten denean, kilo erdi arroz gehitu, ondo banatu eta ez da berriro mugitzen. 10 minutu ematen zaizkio su bizian eta beste 10 su ertainean.
20 minuturen ondoren, salda lurrundu egiten da, eta arroza lehor geratzen da, eta gune xigortuak (sosarrea) dituen geruza fin batean, ukitu karraskatsua eta gozagarria duena.
Oso garrantzitsua da salda baten 4 zati arrozaren eta paellaren diametroaren proportzioa mantentzea, behar bezala lurrundu dadin.
Alacanteko probintziaren barnealdeko eremu bateko arroz tipikoa da.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
0 | 0g | 0g | 0g | 0g |
0% | 0% | 0% | 0% | 0% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.