Europako Elikadura Mediterraneoaren Institutuak (IAMED) eskola-lehiaketa antolatu du irakurketaren eta idazketaren bidez bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.
“Piramide misteriotsua: Amaitu gabeko ipuin bat”, Andaluziako ia 3.000 ikastetxetako 7 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago, bizi-kalitate hobea izateko elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa behar direla uler dezaten.
Ikasleek IAMEDek asmatutako ipuinaren amaiera osatu beharko dute. Irakasleek gutxienez bost umeko taldeekin lan egin ahal izanen dute eta idazten lagundu. Guztira, amaitu gabeko historiaren 50.000 kopia baino gehiago bidaliko dira.
Ipuina idazteko epea maiatzaren 30ean bukatuko da eta aurkeztutako lan guztien artean 10 finalista aukeratuko dira. Horietatik hiru irabazleak aukeratuko dira. Sariak hauek izanen dira: kirol materiala, nekazaritzako elikagaien sorta bat eta asteburu bat inguru natural batean.