Eskuarki, espetoiarekin erretzeko teknikan, landare-ikatza erabiltzen da bero-iturri gisa, nahiz eta erretegi elektrikoak ere badauden. Abantaila bat du: hegaztiak uniformeki erretzen ditu, eta haragia mamitsua da, kanpoan zarakar bat eratzen baita denbora gutxian, eta horrek eragotzi egiten du zukuak ateratzea.
Hegaztia espetoian mihiztatzen da, garbitu eta bridatu ondoren, koipez igurtzita eta onduta. Biratzean, azalaren urre-kolore uniformea onartzen da, eta haren azala txigortua eta kurruskaria geratzen da. Prozesuak irauten duen bitartean, tarteka igurzten da, zukutasunik gal ez dezan, gantzarekin edo bere zukuarekin.