Zer da fruktosa?
Fruktosa monosakarido bat da, karbohidrato deiturikoen unitate sinpleagoa. Beraz, mantenugai kalorikoa da, eta zehazki 4 kaloria ematen ditu gramo bakoitzeko. Modu naturalean egoten da frutetan eta baita eztian ere. Era berean, sakarosa edo azukre arruntaren oinarrizko osagaia da, azukre-kanaberaren edo azukre-erremolatxaren aurrekoa. Pikortatua merkaturatzen da, sakarosa bezala, mahaiko azukre gisa erabili ahal izateko.Diabetesa duten pertsonentzako produktuetan ere erabiltzen da.
Kontsumoaren abantailak
* Naturala da. * Zapore gozo bizia duenez, gutxiago behar da elikagaiak gozatzeko. * Diabetikoentzako produktu berezietan erabiltzen da, irentsi ondoren ez baita odoleko azukre-maila bat-batean igotzen.
Eragozpenak
* Kariogenikoa da, hau da, txantxarra eragin dezake aho-hortzetako higiene egokia ez bada. * Kalorikoa da; beraz, neurriz kontsumitu behar da, beste azukre sinple batzuekin gertatzen den bezala, bereziki gehiegizko pisua edo obesitatea dagoenean. * Egunean 20 g azukre baino gehiago hartuz gero, odoleko triglizeridoen maila igotzeko joera du; beraz, hipertriglizeridemia izanez gero, ez da komeni horrelakorik erabiltzea.
Pertsona batzuek fruktosarekiko oinordetza-intolerantzia dute, fruktosemia deritzona. Gaixotasun horretan, fruktosa-iturriren bat kontsumitzeak, sakarosa barne, hipogluzemia (odoleko azukre-maila baxua) eta gibeleko kalte progresiboa eragiten ditu, neurri egokiak ezartzen ez badira.