Bularra egoki emateko, hormona-oreka delikatua behar da, eta bular-guruina ernaldiaren eta puerperioaren “ispilu endokrinotzat” hartu da. Amagandiko edoskitzearen ondorioz, amaren umetokia berehala uzkurtzen da eta erditu ondoren odol-jarioak murrizten dira. Emakumearen gorputzean hormona bat sortzen da, folikuluen garapena eta obulazioa inhibitzen dituena, eta umetokia jatorrizko forma eta tamainara itzultzen laguntzen du. Bularra emateak haurdunaldiaren aurreko pisua berreskuratzen laguntzen die amei, haurdunaldian gorputzean metatutako gantza energia bihurtzen baita esnea ekoizteko.Denbora aurrezten da, eta ez da esne amaturik erosten eta biberoiak prestatzen. Gainera, amaren esnea beti dago eskuragarri eta doakoa da.