Sendagaietarako Batzorde Irlandarrak (IMB, ingelesezko siglak) proposatu du inolako kontrolik gabe merkaturatzen diren teak eta belar-zukuak botikatzat hartzea. Proposamen hori, IBMren arabera, belar-infusioen bidez egindako produktu horien erabilera arautzea izango litzateke, eta banan-banan aztertuko lirateke, elikagai bat edo sendagai bat den zehazteko eta, ondorioz, merkaturatzeko behar diren lege-neurriak hartzeko.
Batzorde horrek proposatu du sendabelar bat duen produktu bat kontsumitzaileari soilik banatu ahal izatea, segurua eta kalitate onekoa dela ziurtatu ondoren, proposamen berriaren urratsei jarraituz. Hala ere, neurri horrek ez luke esan nahi ohiko sendagaiek egin behar dituzten proba klinikoak egin behar direnik, eta horrek ez du eragotzi medikuntza naturalen sektoreko ordezkariek proposamen hori kritikatzea.