
José Lacueva Lliriako dialisian aditua da (Valentzia) eta bost CEDIAT zentrotako Valentziako partzuergoko kidea da. Urrian Cadizera joan zen Espainiako Nefrologia Elkartearen Kongresuan parte hartzeko eta bertan informazioa emateko giltzurrun-gutxiegitasun hemodializatua duten gaixoen dieta-kontseiluaren eraginkortasunari buruz. Askotan, nefrologoek zailtasunak izaten dituzte fosforoa kontrolatzeko, eta, horregatik, dietistengana jo ohi da mota horretako gaixotasunetan elikagai-maila egokiak kontrolatzeko.
Aguakatea ('Persea americana') Amerikakoa da, eta D bitamina ugari du. 500 bat aguakate-barietate daude, abokatu, abakate, palpa edo palta izenekin bataiatuak. Aguakatearen nutrizio-balioa ezaguna eta preziatua zuten kolonaurreko maien eta azteken zibilizazioek. Azken horri aguakate deitzen diogu. Ahuacatl, aztekan, "testikuluen zuhaitza" esan nahi du.
D bitaminarekin batera, aguakateak gantz-azido esentzial, E bitamina eta beta-karonteno (A probitamina) ugari ditu, eta, kopuru txikiagoan, azido folikoa, B1,B2 eta B3. Aguakateak neurriz kontsumitzeak zahartzeari aurre egiten laguntzen dio azalari.
Hondatutako giltzurrunei dagokienez, garrantzitsuena da aguakateek D bitamina asko izateak kaltzioa eta fosforoa ongi xurgatzen laguntzen duela.