Orejoiak arbeletxekok deshidratatuak eta hezurrik gabeak dira. Horretarako, udaran biltzen dira arbeletxekoak; garbitu, ebaki, hezurtu eta erretiluetan jartzen dira.Lehortzeko erabiltzen den metodoetako bat erretiluak sufrearekin hautseztatzea da, eta orduak plastikoz estaltzea. Ondoren, eguzkitan jartzen dira zenbait egunez, eta sulfatazio-ganberetan biltegiratzen dira; gero, aireztatu eta ontziratu egiten dira. Kasu horretan, sulfitoak (gehigarri kontserbagarria) eramatean, pertsona sentikorretan erreakzio alergikoak eragin ditzakete.