Bihar, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren (FACE) ekimenez, SMS bidezko kontsulta-zerbitzu bat jarriko da martxan, glutenari alergia diotenek jaki horiek kontsumitzeko egokiak zein diren jakin dezaten.
Zerbitzu berri honek 262 merkataritza-etxek emandako informazioa eskaintzen du, hau da, zeliakoentzat egokiak diren 7.434 produktu, 535 markatan sailkatuak. Elikagai horietatik, 1.407 produktuek “FACEk kontrolatua” marka dute. Marka horrek bermatzen du produktuek elikadura-segurtasuneko baldintza batzuk bete dituztela. Federazioak berak ezartzen ditu baldintza horiek, eta urtero, gainera, “Zeliakoentzat egokiak diren elikagaien zerrenda” argitaratzen du. Zerrenda hori ekoizleek jakinarazten dituzten aldaketen mende dago, gertatu ahala.
Gaixotasun zeliakoa da glutenarekiko intolerantzia iraunkorra, garian, garagarrean eta zekalean dagoen proteina, eta osagai horiek dituzten elikagaietan. Glutena hartzeak hesteetako biloen atrofia eragiten die pertsona horiei, eta horrek elikagaiak gaizki xurgatzea dakar. Orain arte, tratamendu bakarra glutenik ez hartzea da.