Txerrikume-besoa labean

Prestaketa
Txerri-gantzarekin eta gatzarekin batera, birrindu bi baratxuri-aleak, eta egosi txerrikume-besoa. Labea 200 ºc-tan berotu 10 minutuz.Labean txerrikumea duen erretilua sartu eta, 30 minutuz, ardo zuriarekin eta urarekin busti. Erreketaren jarraipena egin beste 30 minutuz, baina labeko tenperatura 180º C-ra jaitsiz. Noizean behin, labea irekitzen dugu, haragia egosten ari den salda bustitzeko.Txerrikumea saldarik gabe geratzen bada, ur pixka bat gehituko dugu, beti zuku pixka bat eta saltsan saltsa egon dadin. 90 minutu igaro ondoren, txerrikume bero-bero bat zerbitzatzen dugu, erreketa-saltsarekin batera.
Bestetik, patatak eta sagarrak zuritu, gatz pixka batekin uretan egosi, behin egosi ondoren, pure-patik pasa, 4 koilarakada esne eta oliba-olio koilarakada pare batekin. Gatza eta piperbeltz zuria bota. Patataren eta sagarraren parmentier krema honekin, txerrikume errea eta patata erreak egiten ditugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
993 | 73,8g | 23,8g | 4,6g | 2,5g |
50% | 105% | 119% | 5% | 42% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Txerrikia proteina asko duen elikagaia da, gantza ere badu eta kolesterol iturri da. Bitaminetan aberatsa da, B taldekoek batez ere (B6 eta B12 dira gehien agertzen direnak). Gainera, burdina, zinka, fosforoa, magnesioa eta potasioa ditu. Patatarekin batera prestatzen da, zeinak potasio eta C bitamina gehiago ematen baitio errezetari, baita karbohidrato, zuntz, magnesio, kaltzio eta fosforo moduko energia ere. Sagar parmentierra, berriz, kaloriak eta gantzak dira, eta hori kontuan hartu behar da. Sagarrak, ordea, zuntza, magnesioa, kaltzioa, potasioa eta A eta C bitaminak ematen ditu. Errezeta kalorikoa eta oso koipetsua denez, noizbehinka eta kantitate txikietan kontsumitu behar da.