Eskaileren hormak kolore argiz margotzen dira, egunez eguzkiaren argia hobeki islatzeko. Horrela, neurri batean murrizten da faktura elektrikoa. Hala ere, hori ez da aukera ona hormetan finkatuta badago edo eskubandak jartzea pentsatu bada, denboraren poderioz barandaren ondoko eremua zikinduko baita.
Hori konpontzeko, eskubandaren gainetik 20 zentimetrora margotu daiteke gainazala, baita errodapia edo zoru iluna ere, eta goikoa kolore argikoa. Beheko aldea pintatzean tantakinak kentzeko, lehenik goiko aldea pintatzea komeni da, baina brotxa edo arrabola gehiegi bustitzen ez badu, ez du arazorik izango, ezta margolari hasiberria bada ere.
Horrela, eskubandaren inguruko eremua ez da zikinduko eta eskailera argitsua izango da.