Lanpara fluoreszenteen errendimendua goritasun-bonbillena baino ia lau aldiz handiagoa da. Horregatik, gehienak sukaldean edo argia denbora luzez piztuta egoten den geletan egoten dira. Fakturaren gastua murrizten dute, eta, aldi berean, ikuspena errazten duen argi zuria ematen dute.
Hala ere, piztean, hodi fluoreszentearen bizitza erabilgarria murrizten duen dir-dir egiten dute. Hala, argia martxan jartzean denbora asko behar badu egonkortzeko, argi dago zahartze-prozesua hasi dela.
Abiaraztean, lanpara fluoreszenteei gaintentsio handia ezartzen zaie, eta horrek argia sortzen duen barneko gasa aktibatzen du. Une horretan kontsumitzen dute energia gehien, tentsioa ondoren murrizten baita. Horregatik, keinada luzea denean, hodi fluoreszentea aldatzea komeni da, energia-gastu handiagoa saihesteko.
Hodietako orbanak
Hodi fluoreszenteek izan ditzaketen beste anomalia batzuk orbanak agertzea edo muturrak belztea dira, zahartze-prozesuaren beraren ondorioz. Beste batzuetan, eraztun antzeko batzuk ikusten dira alde batean edo bietan lanpararen higaduraren edo abio desegokiaren ondorioz.
Zahartze-prozesuak muturrak belzten ditu
Bestalde, muturretako orbanak oso ilunak direnean, arazoa pitzarazgailuan edo harizpietan egon daiteke. Horrelako orbanen jatorria katodoen edo polo negatiboen materiala azkar askatzean datza. Halaber, batzuetan nahikoa izaten da hodiaren bira-erdia biratzea, jarrera egokian jartzeko eta argia keinuka hasten duten kontaktu txarrak saihesteko.
Behar bezala funtzionatzeko, hodi fluoreszenteek pitzarazgailua eta erreaktantzia dituzte. Bi pieza horietako edozeinetan gertatutako akats batek ere arazoak sortzen ditu.
Zebadorea. Metalezko bi plaka ditu, eta horietako batek hasierako deskarga jaso eta dilatatu egiten da. Eragiketa horrek huts egiten badu, beste plakarekiko konexioa ez da gertatzen eta, beraz, hodia ez da pizten.
Erreaktantzia. Tentsioa mugatzean, piezak huts egiten duenean hodiak ez du konexio egokia lortzen.