Oheak bezalako aulkiak edo altzariak lekuz aldatzean zurezko zorua arraiatzea nahi ez bada, hanken azpian belaki edo feltro babesle bat jartzea da onena. Belaki hori, normalean, autoitsaskorra da, eta saltoki askotan eros daiteke.
Oso erraz erabiltzen da; nahikoa da marratu daitekeen zatiarekin kontaktuan jartzen den eremu mugikorra (kasu honetan, zurezko zorua) estaltzeko behar den zatia moztea, geruza babeslea kentzea eta itsastea, bi gainazalekin zuzenean kontaktuan jar ez daitezen.
Horrelako produktuak ere erabil daitezke, nahiz eta lodiera txikiagoa izan, figuratxo apaingarrietan. Horrela, hautsa garbitzeko mugitzen direnean ez da altzarietako zura hondatuko.