Pixkanaka, ontzi-garbigailua beste etxetresna elektriko bat bihurtu da herrialde garatuetako etxeetako sukaldeetan. Ontzi-garbigailua ez da luxuzko artikulu bat, eta klase ertaineko edozein familiaren etxeetan sartu da. Bistan denez, praktikotasuna eta plateren garbiketan denbora aurreztea aurrerapen erabakigarria dira egungo gizartearentzat.
Ekoizleak gero eta prestazio eta diseinu berritzaileagoekin lehiatzen dira
Ontzi-garbigailuak erosteko interesa dela eta, izugarrizko lehia sortu da, eta fabrikatzaileek gero eta prestazio eta diseinu berritzaileagoak eskaintzen dituzte. Ontzi-garbigailu bat erosi nahi bada eta zein aukeratu ez badakigu, zenbait jarraibidek gidatuko dute erosketa:
–Etxetresna elektriko guztiek dakartzaten energia-etiketari erreparatu, ontzi-garbigailuak zenbat energia kontsumituko duen jakiteko.
–Galdetu ea funtzio berezirik duen, hala nola karga ertainekoa, erretiluak modu independentean programatu daitezkeen edo gainezka ez egiteko sistemarik duen.
–Aparatuaren edukiera eta neurriak beharretara egokitzen diren eta ontzi-garbigailuaren barrualdea praktikoa den aztertzea.
–Iragazki hobetuak eta berez garbitzen direnak izatea.