
Infografiak deskargatzea
Infografiak deskargatzeko aukera ematen dizugu, konektatu gabe zaudenean kontsultatu ditzazun eta irakaskuntzarako eta trebakuntzarako erabil ditzazun.
Infografiak zip formatuan konprimatuta daude. Sistema eragile erabilienek (Windows, MacOS X eta Linux) fitxategi horiek deskonprimatzen dituzten aplikazioak izaten dituzte, eta, beraz, ziurrenik nahikoa izango duzu fitxategian klik bikoitza egitea infografia daukan ".swf\” dokumentua erauzteko.
Infografiak ikusteko, deskonprimatu eta nabigatzaile hauetakoren batean ireki besterik ez duzu egin behar: Firefox, Internet Explorer, Safari edo Opera. Horretarako, kasurik gehienetan nahikoa duzu fitxategia nabigatzailera arrastatzea, edo, bestela, "Fitxategia” menuan "Ireki fitxategia" aukeratzea.
Zure web-orrian infografia bat jarri nahi baduzu, aipatu iturria eta adierazi CONSUMER.es EROSKI gunerako esteka. Nolanahi ere, neurri hori ohiz kanpokoa da, eta ez genuke nahi webgune bakoitzean bi edo hiru infografia baino gehiago jartzea.
Jakina, infografia horiek irakaskuntzan eta trebakuntzan erabil daitezke. Hori da neurri tekniko hori hartzera bultzatu gaituen arrazoi nagusia.