Sifoia S formako hodi etzana da, behealdean tapoi hariztatua duena. Instalazio modernoek ez dute horrelako elementurik, desmuntatzen errazagoa den botila itxurako pieza bat baizik. Nolanahi ere, konketak ez duela erraz irensten antzematen denean, desbuxatzaile batekin egin behar da, egurrezko kirten luze batekin eta bentosarekin.
Matxura oso konplikatua bada, iturrira hodi malgu zati bat konektatu behar da, hustubideraino iristen dena. Hustubidearen aldean, trapu batekin inguratu behar da hodia, eta gainezkabidea estali. Ura ahalik eta gehien zabaldu, eta zapiaren gainean presioa egin. Horrela, ura presio handiz sartuko da hodian, eta tapoiak desegin eta egingo dira.