Lan bakoitzerako torloju edo tirafondo egokiena aurkitzea nahiko erraza da, betiere dauden barietateak ezagutzen badira. Horiek hainbat faktoreren arabera sailka daitezke, baina, kasu horretan, buruan duen mortaja edo hozka motaren arabera jokatuko da, eta horrek zehaztuko du zein bihurkin beharko den.
Mortaja motak:
–Zirrikitua: gehien erabiltzen den sistema da. Bi arazo ditu: bihurkinak erraz ihes egiten du eta bihurkin automatikoekin ezin da erabili.
–Izarra: estutze-pare handiak erraz eta leun transmititzeko aukera du. Mortaja mota hau bihurkin automatikorako sistemarik onena da.
–Cruz Philips: mota honek ezin hobeto zentratzen du bihurkina. Jakin ezazu presio handia egin behar dela bihurkina finko gera dadin.
–Cruz Pozidriv: Philipsen eboluzioa da. Gurutzearen hegalen artean lau hozka ditu. Ez da presio handirik egin behar, Philipsek baino koniko gutxiago baitu.
–Konbinatua: zirrikitua eta Pozidriv gurutzea konbinatzen ditu.
–Hexagonala: torlojutzea erraza da eta bihurkina bere ordez mugitzeko aukera kentzen du.