Etxebizitza berri baterako potentzia elektrikoa kontratatu behar denean edo lehendik dagoena berrikusi nahi denean, kontuan hartu behar da zer behar diren behar baino gehiago ez ordaintzeko. Erabiliko den potentzia ezartzeak esan nahi du karga elektrikoa eskatzen dena baino handiagoa denean, potentzia kontrolatzeko etengailuak korrontea moztuko duela.
Etxeko erabiltzaileentzako tarifa elektrikorik ohikoena 2.0 da, baina gaueko tarifa baldin badugu 2.0N da, baina behar den potentzia elektrikoa kalkulatzeko, aldi berean funtzionatzen duten gailu elektrikoen potentziak batu behar dira. Kopuru horri berme edo segurtasun tarte txiki bat gehitu behar zaio. Konpainia elektrikoek gehienezko potentzia batzuk eskaintzen dituzte, eta horietara egokitu behar da tarifa kontratatzeko unean. Potentzia horiek, normalean, 1.100 watt-en multiploak dira (1.100 W, 2.200 W, 3.300 W…); beraz, aurrez egindako aldibereko potentzien batura baino handiagoa den potentzia kontratatu behar da.
Oso garrantzitsua da benetan zer potentzia behar den jakitea, argindarraren ordainagirian ordaintzen den kopuru finkoa kontratatutako kilowatt-en araberakoa baita. Kontuak egin ondoren kontratatutako potentzia aldatu nahi bada, bai handitzeko, bai txikiagotzeko, aldaketaren berri eman beharko zaio enpresa hornitzaileari.