Bankuak ez dira hutsezinak. Akatsak egiten dituzte eta, batzuetan, abusuak. Ohikoena goranzko biribiltzea da, beste asko dauden arren. Baina ohikoena da, pataletarako eskubidea alde batera utzita, bezeroek ia ez protesta egitea horrelako egoeren aurrean, neurri handi batean norengana jo ez dakitelako. Bankuek erabiltzaileenganako izan zitzaketen irregulartasunak ikertzeko, 1989an banku-bezeroaren defendatzailearen irudia sortu zen, bankuarekin edo aurrezki-kutxarekin arazoren bat dugunean jo behar dugun lehen instantzia. Haren erabakiak lotesleak dira finantza-erakundeentzat, baina kontsumitzaile-elkarteak ez dira oso independenteak.