Berankorren fitxategi automatizatu batean agertzea oso trago mikatza izan daiteke. Hipotekaren, kreditu-txartelaren, autoaren edo Gabonetako erosketen letraren ordainketan axolagabekeria bat nahikoa da zerrenda batean sartzeko. Askotan, zerrenda horretatik ateratzea ez da batere erraza, nahiz eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, egoera horrek ez liokeen kontsumitzaileari eragozpen handirik sortu behar zorra ordaintzen badu edo artxibo horietako batean sartu bada, akats baten ondorioz. Erabiltzaileen defentsarako elkarteek salatu egiten dute irregulartasun baten biktima denean.