Vía Digitalek eta BBVAk kreditu-txartel berri bat jarri dute martxan, Visa Vía Digital izenekoa, plataforma digitaleko bezeroentzat bakarrik, eta telebista honetan emandako filmen estreinaldiengatik eta futbol-partidengatik truka daitezkeen puntu-programa bat du.
Txartel hori BBVAk jaulkiko du, baina urteko kuotarik gabe helbideratu ahal izango da edozein bankutan, eta bankuaren bulegoen bidez eta telebistako plataformaren bezeroaren arretarako zentroan merkaturatuko da.
Txartelak aukera emango du plataformako abonamendua zenbait hilabetetan malgutzeko, bai eta BBVAk Internet, telebista eta telefono mugikorraren bidez dituen informazio-zerbitzu guztietara sartzeko ere.