Ohar orokor gisa, jakin behar da bitrozeramikentzako garbitzaile espezifikoak nagusiki koipegabetzaileak direla. Formula hau du:
– Agente tentsioaktiboak. Zikinkeria kentzeko.
– Urradura-ekintzako mineralak. Koipeari zuzenean eraso egiten diote.
– Disolbatzaileak eta silikonak. Distira emateko erabiltzen dira.
– Elementu “bahitzaileak”. Metalak eramateko sortutakoak.
“Bitroen” bizitza erabilgarria luzatzeko beste aholku batzuk dira lokatz-kazolak ez erabiltzea eta sukaldeko tresnak haien gainean ez arrastatzea.
Bitrozeramikaren abantaila handienetako bat erraz garbitzea den arren, oso komenigarria da kontuan izatea produktu horiek oso oldarkorrak direla, silikonazko puntuak edo hurbilen dagoen gainaldea kalte baitezakete, baita garbitzen duenaren eskuak ere. Horregatik, inoiz ez da gaizki etortzen eskularruak erabiltzea, une oro, produktuak hatzekin kontaktu zuzena izan ez dezan. Sukaldeko paperera edo zapi batera ere jotzea komeni da.
Bestalde, produktuaren edozein tanta bitrozeramikazko plakaren espaziotik kanpo ateratzen bada, berehala garbitzea komeni da, eta, ondoren, lana amaitutakoan, eskuak zehatz-mehatz garbitzea.
Errasketa berezia
Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da produktu horiek ez direla miragarriak, hau da, garbitzaileek ez dutela dena egiten. Hala, likido edo koipeen isurketak daudenean eta zikinkeria bera errekuperatzen denean, formularik egokiena bitrozeramiketarako errasketa berezi bat erabiltzea da. Puntu honetan ez da sukaldeko labana erabili behar plakan bertan sartutako hondarrak askatzeko.
Bitrozeramiken bizitza erabilgarria luzatzeko, komeni da kontu handiz ibiltzea bitrozeramikak erabiltzean, eta ez fidatzea produktu horiek garbitzean. Hala, aipatutakoaz gain, beste aholku praktiko batzuk ere badira: lokatz-kazolak ez erabiltzea, eta sukaldeko tresnak ez eramatea plakaren gainera erori diren elikagaien hondarren gainean, haiek arrasta baitezakete.