Espainian gizarte-babeserako gastu publikoa Barne Produktu Gordinaren (BPG) %13,9 izan zen 2008an, Eurostat Europako Estatistika Bulegoaren Urtekariaren datuen arabera. Ehuneko horrek Europako batez bestekoa (%18,2) baino lau puntu beherago jarri zuen gure herrialdea.
Espainiak BPGaren %6,1 bideratu zuen osasunera, %4,7 zerbitzu publiko orokorretara eta %4,6 hezkuntzara. Kapitulu horiek guztiek Europar Batasuneko (EB) batez bestekoa baino gastu txikiagoa izan zuten: %6,9, %6,3 eta %5,2, hurrenez hurren.
2008an, EB osoko gastu publikoa BPGaren %46,8 izan zen, eta gastu horren zatirik handiena gizarte-babesera iritsi zen estatu kide guztietan, salbuespenik gabe. Hala ere, portzentaje hori nabarmen aldatzen da: Estoniaren %9,4tik Danimarkaren %22,4ra, Frantziaren %21,8ra edo Suediaren %21,5era.
2008an gastu publiko handiena izan zuten herrialdeak Suedia (%53), Frantzia (%52), Danimarka (%51,8) eta Belgika (%50) izan ziren; gasturik txikiena, berriz, Eslovakia, Luxenburgo, Bulgaria eta Lituaniak izan zuten, BPGaren %34 eta %37 bitartean gastatu baitzuten. Espainiako gastu publikoa %41,1era iritsi zen.