“Science” aldizkariak Brasilgo Campinas Unibertsitateko zientzialari-talde baten ikerketa argitaratu du. Ikerketa horren arabera, Etiopian kafe deskafeinatuko hiru instalazio aurkitu dituzte, eta AC1, AC2 eta AC3 izena eman diete. Arabiako kafe-mota etioope bat dira, munduan gehien landu eta kontsumitu den kafe-mota.
Ikertzaileek azaltzen dutenez, landare horiek kafeina gutxi zeukatela ohartu ziren, hostoetan sortutako teobromina substantzia kafeina bihurtzen duen entzima bat falta baitzaie.
Zientzialariek aurkikuntza hori egin zuten Etiopian espezieak gurutzatuz kafeina maila txikiko landare bat ekoizteko laborantza genetikoko programa bat egitean.
Kalitate handiagoko deskafeinatua
Adituen esanetan, kafe deskafeinatua egiteko prozesu kimikoa alde batera utzita, kalitate eta freskotasun handiagoko kafea merkaturatu ahal izango da. Zientzialariek esan dute landare berriak merkaturatutako laboreekin gurutzatzea espero dutela, hurrengo bost urteetan kafeinagabea izango den marka bat sortzeko.