Copyleft mugimenduak software librearen bidez sortutako ideia bat zabaldu nahi du: lanak kopiatzeko, aldatzeko eta zirkulatzeko askatasunak, kulturaren hedapena sustatzeaz gain, baliagarria da autoreak aintzatesteko, baita haien ordain ekonomikorako ere. Creative Commons-en (CC) copyleft lizentzien bidez, Espainiako legeriara egokituak, artistei sorkuntzaren berri eman nahi zaie babes-maila malgu baten bidez, jabari publikoaren eta copyrightaren osotasunaren edo ezerezaren artean aukeratu beharrik izan gabe: edo testuak edonork eman ditzake, edo inork ezin ditu zabaldu baimenik gabe autorea hil eta 70 urtera arte. CCk ez du copyrightarekin lehiatu nahi, osatzea baizik.