Espainia langabezia handieneko Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGA) herrialdea da oraindik. Otsailean, sailkapenaren buru izan zen, %15,5eko langabeziarekin; ELGAn, berriz, %7,3koa izan zen batez beste, eta eurogunean %8,5ekoa.
Frantzian, otsailean, biztanleria aktiboaren %8,6ra igo zen langabezia-tasa, hilabete bat lehenago baino %0,1 gehiago, eta duela urtebete baino puntu bat gehiago. Alemanian, %7,4koa izan zen; Erresuma Batuan, berriz, %6,4koa (2008ko abenduko datuak ematen ditu), duela urtebete baino %1,4 handiagoa.
Europatik kanpo, Estatu Batuetan, martxoko langabeziari buruzko datuak %8,5eko langabezia adierazten du, hilabete bat lehenago baino lau hamarren gehiago eta duela urtebete baino %3,5 gehiago. Japoniak, berriz, %4,4ko langabezia-maila izan zuen otsailean, eta Kanadak %8koa.
Bestalde, ELGAk darabiltzan aurreikuspenek munduko zazpi ekonomia handietan “moteltze sakona” adierazten jarraitzen dute, nahiz eta inguruko herrialde batzuetan hobekuntza posiblearen seinaleak antzematen hasi.
Erakundeak dioenez, hazkunde-aukerak “ahulak” dira Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian. Aldiz, Italian eta Frantzian hobekuntza posiblearen zantzuak antzematen ditu.