Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialdeetan, langabeziari dagokionez, Espainiak lehen postua du abuztuan, %20,5eko langabezia-tasarekin. Ehuneko horrek esan nahi du oinarrizko 12 puntutan gainditzen duela herrialde horietako langabezia-tasa, % 8,5ean ezarri baitzen. Espainiako langabezia-tasa %20tik gorakoa izan zen joan den maiatzaz geroztik, eta goranzko joera izan zuen 2007an, %8,3 ezarri baitzen.
Abuztuko langabezia-tasa handienen rankingeko bigarren postua Eslovakiak du (%14,6), eta atzetik Irlanda (%13,9), Hungaria eta Portugal (%10,9 eta %10,7, hurrenez hurren). Kontrako muturrean, abuztuan langabezia-tasa txikiena izan zuten ELGAko herrialdeak Korea (%3,4), Austria (%4,3) eta Herbehereak (%4,5) izan ziren, erakundeak zabaldutako azken datuen arabera.
ELGAko langabezia hamarren bat jaitsi zen abuztuan aurreko hilabetearekiko (%8,6), eta langabezia egonkortu egin dela erakusten du. Joera hori mantendu egingo da, eskuragarri dauden zenbait datu aurreraturen arabera. Hala ere, ELGAko herrialde guztien langabezia-tasak “gerra baten ondorengo maximoen antzeko maila maximoetan jarraitzen du”, zehaztu du erakundeak. Langabetuen kopurua 45,5 milioi izan zen abuztuan, hau da, 13,4 milioi pertsona gehiago 2008ko uztailean baino.