Ekintzan Dauden Kontsumitzaileen Federazioak (Facua) Administrazioari eskatu dio ur ontziratuen publizitate engainagarria kentzeko; izan ere, haren ustez, enpresa batzuek “lehia desleiala” egiten dute txorrotako urarekin, beren produktuak jendeari erakusten dizkiotenean, haien ezaugarri onuragarriak puztuz.
Erakundeak uste du iragarki horiek 1907/06 Errege Dekretua urratzen dutela, produktu miragarriak iragartzea debekatzen duena. Elkarteko kideen iritziz, “Espainian, Osasun eta Kontsumo Ministerioa eta autonomia-erkidegoak alde batera uzten ari dira gero eta marka gehiago ari direla erabiltzen beren iragarkietan ur ontziratuak benetako toniko miragarritzat aurkezten dituzten mezuak, osasun onaz gozatzeko eta are argaltzeko”.
Facuaren aburuz, “azkenaldian ur ontziratuak merkaturatzen dituzten enpresak gogortu egiten ari dira osasunean oinarritutako publizitate-mezuak, merkatu-kuota handitzeko”. Hori dela eta, iragarkiak amaitzeko eskatu die administrazioei iturriko urarekin bidegabe lehiatzeko, ura “kalitatezkoa” baita, eta gogorarazi dute ur mineralaren kontsumoa ez dela egokia populazioaren sektore jakin batzuentzat.
Ur mineraleko botilen kontsumoa handitu egin da azken urteotan. Sektoreko iturrien arabera, 1999an biztanleko 90 litro izatetik 2001ean biztanleko 113 litro izatera igaro da.