Produktuen itzulketak gai korapilatsua eta, batzuetan, arazotsua dira, kasu horietan eskubideak ez baitira ezagutzen. Hori dela eta, ez dago soberan erosketa egin aurretik itzulketa baldintzei buruzko informazioa jasotzea.
-Salgaiak saldu aurretik fabrikazio-akatsen bat badu bakarrik itzuliko da artikuluan gastatutako zenbatekoa. Kasu horretan ere, produktua beste baten truke alda daiteke.
-Establezimenduek akastunak ez diren produktuen itzulketak onar ditzakete. Ez daude legez behartuak, baina askok egiten dute bezeroarekin bat egiteko politika hori. Haiek itzulketaren baldintzak zehaztu ditzakete: epeak, itzultzeko modua, etab.
-Garrantzitsua da erosketa-tiketa beti gordetzea, ezinbestekoa baita gure dirua itzultzeko eskatzea.
-Publizitate-konpromisoak lotesleak dira eta nahitaez bete beharrekoak. Establezimendu batek adierazten badu bezeroak erosketekin gustura geratzen ez badira dirua itzuliko zaiela, praktikan bete beharko dute.