Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak (LDEA) EAEn gai horretaz arduratzen den erakundeari eskatu dio txostena egin dezala, “aginduzkoa eta ez loteslea”, Euskadiko eta Nafarroako aurrezki-kutxen arteko balizko akordio bati buruz, merkatua banatzeko.
LDEAko lehendakari Juan Luis Cruceleguik atzo azaldu zuenez, txostenean, estatuko agintaritzak autonomiko bati eskatzen dion lehenak, “kutxei egozten zaizkien jokabideei buruzko iritzia eman behar du eta instrukzioa behar bezala egin den aztertu behar du”.
Lehiaren Ministerioak uste du BBK, Caja Vital, Kutxa eta Caja Navarrak isileko itun bat lortu zutela erasorik ez egiteko, eta, horren ondorioz, urtetan besteengan ezartzea eragotzi zutela. Erakundeek, horri buruzko edozein akordio ukatu arren, utzi egin dute praktika hori.