
Burtsako merkatuen konbultsioen aurrean, gaur egungo inguruneak ondarea babesteko inbertsio aukerak eskatzen ditu. Zor publikoarekin edo gordailuekin batera, eskaera esponentzialki areagotzen ari den beste aktiboetako bat urrea da, garai zailetan aurrezteko babesleku nagusia. Azken lau hilabeteetan, urreak %35 egin du gora, eta 700 dolar erostetik 940 erostera igaro da. Saioren batean ere, finantza-albiste txarrek eta inbertitzaileek burtsarekiko duten beldurrak bultzatuta, 990 dolarrera iritsi da ontza (otsailaren 24an). Marta Domínguez Oro Direct inbertsio gisa urrea saltzen espezializatuta dagoen enpresako komunikazio-zuzendaria da, eta metal hori balio unibertsal iraunkor bakarretako bat dela dio. Haren iritziz, urreak balioa handitzen jarraituko du, eta, beraz, inbertitzeko aukera interesgarritzat har daiteke.