Merkealdi honek balio izan du kontsumitzaileek euroa ezagutzen dutela erakusteko eta urtarrileko aldapa beldurgarriaren ondorioak arintzeko. Gabonak ez dira bereziki onak izan salmentetarako, eta biltegiek merkantziaz betetako urtea hasi dute. Hori dela eta, merkatariek %30erainoko deskontuak aukeratu dituzte, ohiko %25aren aldean, eta salmentak ia 9 puntu igo dira 2002ko epe berean egindakoak baino.